2012/11/01

Aurkezpena

Blog honi hasiera emateko hainbat informazio jarriko dut haur hauen inguruan (arazo psikiatrikoak dituztenak) zerbait gehiegoren berri izateko.

Lehenik eta behin, ZER DA edo zeri deitzen diogu gaixotasun psikiatrikoa?


Gaixotasnu psikiatrikoa portaera normal baten neurriz kanpoko modu bat dela esan daiteke. Gaixotasun hauek betidanik izan ditugu gurekin eta hainbat lanek diotenez, gure gizartearen %10ak jasaten ditu, eta edozein adinetan du eragina. Hainbat motako gaixotasun psikiatrikoak daude, batzuek, gure ingurugiroan oso ohikoak edo entzunak ditugu: estresa esaterako.

Nik blog honetan haurrei eragiten dieten gaixotasun psikiatrikoez arituko naiz, ikusitako eta deigarriak iruditu zaizkidan bideoak eskegiko ditut, ez gai honen aditutzat,soilik gaia interesgarria iruditzen zaidalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario