2012/12/02

Estresa:eskola porrotarekin harreman estua. Eskolaz gain beste proposamenik?

Haurren estresaren inguruan azaldutako guztiaren ondorioz, ikusi dezakegu haurrak gehien bat eskolaren ingururuko gauzengatik estresatzen direla. Honek haurrak eskolara joan nahi ez izatea eragiten du, eskolan landutakoaren inguruko interesa galtzen dute eta azken finean, eskola porrotaren eragile handi bat izan daitekeela adierazi dezkageku.

Honekin loturik, gaur egungo hezkuntza sistemarekin bat ez datozen hainbat guraso mugitzen hasi egin dira, irakasle edo pedagogo batzuekin batera. Pertsona hauek, esan dudan bezala, ez dute nahi haien seme- alabek gaur egungo hezkuntza sisteman sartzea, haurrek  ez baitute haien haurtzaroa disfrutatzen eta momentu oro agobiaturik sentitzen dira hainbeste etxekolan, azterketa etab.ekin.
Hau ikusirik hainbat guraso, irakasle etab osatutako elkarteak sortuz joan dira, beste ikasteko era bat proposatuz.

Honetako elkarte bat KORTIÑE du izena. Berangon kokatuta dago eta 12 urte luze ondoren sortutako proiektua da. 



Kortiñe ingurune hezitzailea da. Elkarbizitzaren bizimoldatze etengabea dago bere eginkizun hezitzailearen oinarria, eta honetan, testuingiru desberdinak antolatzen dira, elkarbizitzak sortzen dituen egoerak egokitzeko. Kortiñeren oinarrian, maitasuna, errespetua, askatasuna daude eta honen mugak, norberaren garapenak eskatzen duen elkarbizitzak ezartzen ditu. Kortiñe ikasketa teorietatik abiatzen da, zeinetan ikasten dena bizitzak berak dakartzanaren arabera ikasten den, irakaskuntzaren teoriek diotenetik at. Kortiñen ikasteko sortzen den testuingurua zuzendugabea eta ez instruktiboa da.

Hemen usten dizuet Kortiñeren weba informazio gehiago jaso dezazuen!



Kortiñe ez da eskola librea proposatzen duen bakarra. Munduan zehar horrelako hainbat eta hainbat sortzen ari dira apurka apurka. Hona hemen dokumental interesgarri bat:



2012/11/28

Estresaren Tesia

Hona hemen Haurren estresaren inguruan Malagan egindako Tesi baten bideoa. Oso interesgarria benetan!
Bertan, hainbat psikologi eta aditu agertzen dira honen inguruan.


 

2012/11/26

Haurren estresa gainditzen laguntzen duten hainbat liburu







Zelan lagundu haurrari estresa gainditzen?


Haur hauen gurasoak dira estresa gainditzen hoberen lagun diezaieketenak. Izan ere, gurasoek haien haurrak hoberen ezgutzen dituztenak dira, eta zelan erreakziona dezaketen estres egoera batean ezagutzen dute. Beraz, gurasoei era onuragarri eta osasuntsuenean egoerari aurre egiteko orientatu behar zaie. Ondorengoak dira horri aurrera egiteko aholku batzuk:



  • Haurrari seguru etxean segugu dagoela sentiarazi eta demostratu behar zaie.
  • Frustrazioa eragiten dieten egoeren aurrean toleranteak izan behar dutela irakatsi.
  • Estresa sortzen dizkieten egoera edo jarduera ohikoenak eskolarekin erlazionaturik daudenak dira, beraz, garrantzi handia du haurraren izaerarekin moldatzen den zentro bat aukeratzea.
  • Haurren gurasotzat haurra zabala eta komunikatiboago izatea eragin behar da. Horrela, errezaga adieraziko dituzte haien sentimuendu, beldurrak, etab.
  • Oso garrantzitsua da haurrei asertiboak izaten irakastea, hau da, batzutan EZ esatea irakastea eta besteengan konfiantza edukitzea ( irakasleengan,gurasoengan...) laguntza behar badute eskatu ahal izateko.
  • Gurasoek haien seme-alaben alboan beti egotea.
  • Kritikatu gabe haiek esaten dutena entzutea.
  • Haurrei haien autoestimua hobetzea lagundu behar zaie, gurasoek hainganako duten maitasuna adieraziz; baita haiekin pozik sentiarazten edota gustuko duten jarduera ezberdinak batera eginez.
  • Kontu handia izan behar ditugu eta arreta jarri behar dugu haurraren gainditu gabeko estresaren keinuetan.
  • Arreta jarri behar dugu ea etxerako lanak edo burutu behar dituzten jarduerak egiten badituzte. Era berean, deskantzatzeko eta erlajatzeko denbora ere badutela oso garrantzitsua da.
  • Hau guztia eginda, haurra estresa ez badu gainditu epe luze batean, profesional batengana jo beharko litzateke eta ez itxaroten gelditu. Profesionalak haurraren estres maila eta bakoitzarentzat tratamendu zehazteko beharrezkoak dituen frogak egingo dizkio haurrei. Hemen ere oso garrantzitsua da familiaren parte hartzea egotea, terapeutak hainbat aholku emango baitizkio guraso bakoitzari denen artean haurraren estresa gainditu ahal izateko.

Haurrak ere aholku hauen bidez haiek jasandako estresa gaindi dezakete:


  • Haurrak bere gurasoekin edota konfiantza duen beste edonorekin hitz egitea bere arazoen inguruan lagun diezaioten.
  • Erlaja daiteke, musika lasaia entzunez, ur beroaz bañu bat emanez, begiak itxi bitartean arnasa sakon hartuz edota haurrentzat den yoga eginez.
  • Bakarrik egoteko espazio bat hartuz edo minutu batzuk eskeini gogokoen duen jarduera egiteko: irakurri, margotu, instrumenturen bat jo, dantzatu, etab.
  • Kirola eginez.
  • Oso garrantzitsua da haurrak "meta" errealistak jartzea eta bere jarduerak ahalik eta hoberen betetzea, beti ere, inor ez dela perfektua jakinez.
  • Maitatua eta errespetatua izaten ikastea.


Estresaren sintoma desberdinak


Emoziozko eta jarrerazko faktoreak:

  • Sentzibilitatea.
  • Beldurra edo ikara sentitzen dute.
  • Beraiengan konfiantza eza.
  • Arduraturik daude, ez dutenean zergatik arduratu.
  • Tristura.
  • Antsietatea.
  • Indiferentzia.
  • Etxerako lanak atzeratzeko ohitura dute.
  • Zeruan daude.
  • Exijenteak eta desfianteak izaten dira.
  • Haien tenperamentua handitzen da eta gainerako haurreri molestatzen diete.


Sintoma fisikoak:

  • Kausa barik negar egiten dute.
  • Eskuak izerditan dituzte.
  • Buruko eta tripako mina izaten dute.
  • Ilea kentzen dute eta atzazkalak jaten dituzte.
  • Gainean txis egitera hel daitezke.
  • Lo egiteko arazoak dituzte, baliteke 

Haurraren sintoma fisikoak gehiegizko estresa dela eta:

  • Buruko mina.
  • Tripako mina.
  • Lo egoteko arazoak.
  • Amets gaiztoak.
  • Ohea bustitzea.
  • Jateko ohituretan aldaketak.
Haurraren sintoma emozionalak gehiegizko estresaren aurrean:

  • Antsietatea.
  • Arduraturik sentiarazten da.
  • Ez daude gustura.
  • Beldurrak dituzte.
  • Ez du bakarrik egon nahi, bere gurasoengana jotzen du beti.
  • Jarrera agresiboa.
  • Ergela balitz bezala agertzen da.
  • Aurreko garapenerako etapetan izan beharreko jarrerak agertzen dira.



Zein jarduera eragiten diete estresa haurrei?


  • Familiaren inguruko estresa: Gurasoen banaketa edo dibortzioa, guraso baten edo bien arteko liskarra, sexu bortxaketak etxean gertatzea, haur baten jaiotza, gurasoengandik indarkeria fisikoa, etab.

  • Eskola inguruko estresa: Eskola nibelaren aldaketak haurren errendimendu akademikoan eragiten du, honen afektatu nagusienak mutilak direlarik. Ondorengo haunengandik sor daiteke: azterketak, denon aurrean hitz egitea, etxerako lanak egitea ahaztea, haur nagusiagoengandik kexak jasotzea, beste haurrek baino denbora gehiago behar izatea lanak egiteko, besteen aurrean berregarri gelditzea, beste eskola betera aldatu behar izatea, eskolara berandu heltzea etab.

  • Ingurugiro sozialaren estresa: Bizitzaren erritmo hain arina eta aldakorra izateak estres handia sortzen du bai haurrengan bai nagusiengan. Dentistarenera, ospitalera joatea, gauzak apurtzea edo galtzea, desberdina izatea,etab.

2012/11/25

Haurren estresa

TDAH-a azaltzearekin amaitu dudanez, interesgarria iruditzen zaidan beste gai batez arituko naiz hurrengo egunetan: HAURREN ESTRESA.


Baina zer da haurren estresa?

Erreakzioen multzo bat da, bai alderdi psikologikoan zein biologikoan eragina dutenak. Erreaskzio hauek haurrak ezin kontrola dezakeen egoerengatik sortzen dira, eta haren oreka orokorra asaldatzen dute.


Zergatik dute haurrek estresa?

Haurtzaroa aldaketen, adaptazioen, etab-en oinarritzen den denboraldia edo etapa da. Haurrak egoera berriei aurre egin behar diote etapa batetik bestera igaro daitezen. Egoera berri horiek dira haurrari antsietatea eta tentsioa sortzen dizkiotenak eta haurrek jarrera desberdina izatera eragiten dutenak. Haurren estresaren erreakzioa eragingo duten faktoreak ondorengoak dira:

  • Haurrari estresatzen dioten estimulu edo efektuak.
  • Haurrek estresa eragiten dieten efektu edo estimulu horiengan duten pertzepzioa. Hau da, haurra estimulu horien aurka jartzea ez dela kapaz sentiarazten du.
  • Haurraren portaera egoera estresatuen aurrean.
  • Eskolako jardueretan, erlazio sozial edo familiarrean, ongizate fisiko eta emozionalean duen inpoaktua.

2012/11/21

Tratamendu medikoa

Beste era posible bat TDAH gainditzeko, tratamendu medikoak dira, hau da, sendagai (pastilak normalean) batez bidez haurraren postaera aldatzea. Honek erlazio zuzena du blog honen hasieran aipatutako kasuekin, bertan agertzen diren haur guztiek sendagaiak erabiltzen baitituzte haien portaerak hobetzeko.


 

Zein terapia erabili?

TDAH-k tratamnedua behar du. Guraso batzuek ez dute nahi haien haurrek hainbeste sendagairik hartzea, nahigo izaten dute terapia baten bidez haurrek haien portaera hobetzea. Beraz, hona hemen terapia posible baten azalpena spikoanalista baten bidez.

 

Nola identifikatu TDAH eta kausak

Bideo hauetan haurren psikiatrian ohiukoena den trastornoaz hitz egiten da, denok iada ezagutzen dugun TDAH-a.

Denoi sortzen zaigun galderetako bat TDAH-a entzuten dugunean ondorengoa da: Zelan jakin dezakegu gure seme-alabek TDAH-a duten ala ez?
Lehenik eta behin, sortzen diren sintomak ( atentziorik ez jartzea, oso inpultsiboa izatea...) epe luzean gertatu behar dira, 6 hilabetetan gutxienez. Gainera, sintoma horiek haurrak zazpi urte bete baino lehenago agertu beharra daukate gutxi gorabehera. Sintomak eszenario desberdinetan agertu behar dira normalean, adibidez, eskolan zein etxean. Bestalde, aipatutako ezaugarriez gain, alterazioak egon behar dira haurraren funtzionamendu pskosozialean eta eskolarrean.

Ezaugarri hauek TDAH duten haurrengan gainerako haurrengain baino frekuentzia eta intentzitate handiagoan agertzen dira.


Lehenengo bideo honetan TDAH haurrengan nola identifikatu daitekeen azaltzen du bideo horretan agertzen den psikiatrak.


 

Bideo hau aurrekoaren jarraipena da eta bertan, TDAH-aren kausak azaltzen dira.



 

2012/11/19

TDAH-aren inguruan ikusitako erreportaiaren HAUSNARKETA

Ikusitako erreportai honek asko harritu nau. Ez nuen TDAH-aren hainbeste berririk inoiz izan, teoria hutsaren hainbat kontzeptu ezagunak nituen baina, ez nuen horrelako kasu berezirik inoiz nire begiekin ikusi. Oso erreportai ona iruditzen zait. Izan ere, jende askok ez du ezagutzen horrelako kasurik eta horrelako familiak daudenik eta gure herritik ez hain urrun. Horregatik, bideo hauek azalpen oso egokiak iruditzen zaizkit haur hauei eguneroko bizitzan gertatzen zaiena islatzeko. Gainera, normalean gizarteak horrelako gaiez ez aritzea nahigo du, azken finean gaixotasun batez aritzen baikara eta gai "tabu"tzat har dezakegu.
Bestalde esan beharra dago, oso bailienteak iruditzen zaizkidala bertan agertutako familiak, gaiaz normaltasun osoz aritzen direlako eta haien seme-alabei gertatzen zaien guztia grabatzen eta emititzen utzi dutelako.

Beraz, nire ustez, gai oso interesgarria da munduari horrelako gaixotasunez berri emateko eta gainerako familiei jakinarazteko (bai familia horietan horrelako kasu bat izan edo ez), gaur egungo sendagaien bidez horrelako haurren portaera edota jarrera eraldatu daitekeela eta pixkanaka-pixakana normaltasunez aritu daitezkeela.



TDAH kasuak 4/4 erreportaiaren azken kapitulua




Oraingoan ospitale psikiatrikora itzultzen da gure aurkezlea eta haur eta guraso berriak ezagutzen ditu. Famiek, orokorrean aitortzen dute haurrek hartzen duten medikazioak on egiten diela haurrei eta hain jarrera izugarri hobetzera heltzen dela.
Hau ikusirik doctorearekin berriro ere hitz egitera joaten da Louis eta portaeren aldaketak familietan duten eraginaz, familiez oro har, aritzen dira.

Lehenengo kapituluan agertzen den haurrarekin berriro itzuliz, ikasi daiteke nola haur horrek aurrerapenak izaten dituela jarreran. Izan ere, izozki bat erostera doa eta bere sozializazio arazoak atzera utzirak berak eskatzen du izozkia errespetu osoz. Gainera pixkanaka-pixkanaka askoz gehaigo hitz egitera ohitzen da eta hainbat gauza kontatzen ditu: eskolaan lagunik badu, zelan sentitzen den, desberdina sentiarazten den, ea bakarrik egotea gustuko duen, ea aldatu nahiko lukeen, gurasoekin duen harreman mota, etab.
Bukatzeko gurasoekin elkarrizketa edukitzea erabakitzen du aurkezlean suertatzen zaizkion azken zalantzez aritzeko.


2012/11/13

TDAH kasuak 3/4



Oraingoan Louis berriro bueltatu egiten da hasierako haurraren etxera. Hasieran Wii-a zintaz eztalirik topatzen du ohartxo batekin. Amak azaltzen dio iskanbila gertatu dela etxean Wii-a dela eta, eta protagonista ri errua egozi diotenez Wii-a zintaz eztali du. Haurraren gurasoek aitortzen dute ziztaz eztaltzearen guaza nahiko ardueragarria dela. Izan ere, haurra horrekin demostratu nahi du oso erredun sentitzen dela eta denetaz kapaz izan daitekeela. Honekin batera, bere arrebarekin haserretu da eta gorroto diola esan dio, berari gorroto dioten pertsonak berak ere gorrotatzen dituelako dio. Beraz, ama berarekin hitz egitea erabakitzen du.

Ondoren, Kelly izeneko neska baten etxera doa Louis. Neska honek TDAH du ere. Louisek amarekin elkarrizketa bat izaten du. Amak esaten dio Kelly, bere alaba, oso desberdin jokatzen duela sendagaia hartzen duenean eta normal dagoenean. Izan ere, sendagairik hartzen ez duenenean, beti liskarrak daude amaa eta alabaren artean, denbora guztian oihuka baitaude. Sendagaia hartzen duenean, aldiz, bere lagunik minenatzat har dezake, beraz asko disfruta dezakeelako. Beraz, amak nahiago du bere alaba medikazioa hartzea. Bestalde, Kellyren nebarekin izaten du aurkezleak elkarrizketa Kellyren eguneroko bizitza nolako den azaltzeko.

2012/11/11

TDAH kasuak 2/4




Bideo honetan Louis Theroux ospitale psikiatriko batean dago eta irakaslea klaseak ematen dagoen gelara sartzen da. Bertan haur bat aurkitzen du. Haur honek TDAH du ere, baina horretaz gain, jolasean aritzen denean arazoak ditu. Izan ere, ez daki jolasetara galtzen, haserretu egiten da, gauzak botatzen ditu edota mahaiaren azpian ezkutatzen da, hainbat sentzazio txar azaleratuz: amorrua, tristura, gorrotoa etab. Haur honek oraindik ez ditu 8 urte bete eta TDAH trastornoa duela aurkitu diote eta pertsona helduagoen medikazioa hartzen du.

Aurreko bideoan agertutako haurrarekin jarraituz, Louisek etxe horretan igarotzen duen lehen goiza nahiko gogorra izaten da. Haurrak ez du nahi dutxan sartu eskolara joateko eta iskanbila sortzen da bere amarekin.
Aipatzekoa da amak lana utzi behar izan duela bere semearekin denbora gehiago pasatu ahal izateko, haurra ezin da bakarrik geratu, gurasoek beldur diote zerbait gertatu izanaz. Oso zaila egiten zaie gurasoei bere semeak hainbeste portaera desberdinetatik momentu batetik bestera aldatzea eta ez diela maite edo gorrotoa diela esatea.

Galtzeko arazoak izaten dituen haurrari dagokionez, esan beharra dago, beste motako  arazoak dituela ere. Kasu honetan, ez ditu zapatilak jantzi nahi. TDAH izaten dituzten haurrek batzuek estu edo apretatzen dioten gauzei beldurra diete eta agobiaturik egoten dira. Haur honen kasu hobeto ulertzeko Louis aurkezlea haien etxera joaten da eta berak zer gertatzen den galtzen duen bakoitzean froga egiten du. Haurra oihuka, eserlekuaren atzean ezkutatu, buruan kolpeak ematen jarri da.

2012/11/08

TDAH-aren kasuak 1/4

Aurreko argitalpenarekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zait duela pare bat egunetan  ikusitako hainbat bideo. Bideo hauek Louis Theroux aurkezle eta inbestigatzaile amerrikarrak egiten ditu eta oraingoan, amerikan dauden eta gaixotasun psikiatrikoak dituzten haur medikatuez aritzen da. Esan beharra dago,  hemen agertzen diren ume askok TDAH trastornoa daukatela.

Argitalpen bakoitzean bideo bat jarriko dut, nahiko luzeak baitira. Gainera ingelesez daude eta komentario bat egingo dut euskeraz denek uler dezazuen.

Hemen doa lehena!

Louis Theroux ameriketako institutu psikiatriko batera doa eta bertan, haur baten kasua eta haurra bera ezagutzen ditu. Haur honek hamar urte ditu eta TDAH trastornoa du. Askotan atentzio fatal ikusten zaio eta oso inpulsiboa da. Haurrak berak aitortzen du sendagaia hartzen duenetik kontzentrazio arazoak murriztu zaizkiola eta gero eta gutxiagotan izaten dituela iskanbilak eskolan. Bere garapena harritzekoa izan da. Kasu hau hobeto aztertzeko aurkezlea haurraren etxera joaten da egun batzuk igarotzera. Bertan aurkezleak zer nolako sendagaiak hartzen dituen haurrak bere portaera hobetzeko aztertzne ditu amarekin batera: Bata kontzentratzea laguntzen diona, bestea inpulsibitatea kontrolatu ahal izateko hartzen duena eta azkenengoa, TDAH duten haurrentzat agintzen dutena. Hala ere, aurkezleari harrigarria iruditzen zaio hain gaztetatik hainbeste "droga" hartu behar izatea. Aipatzekoa da familia horretan denek hartzen dituztela sendagaialak edozertarako, baita txakurrak ere! Louisek eta haurrak izanten duten elkarrizketan haurrak aitortzen du horrela izatea gustuko duela, berezia egiten baitio. Haurra sozializatzeko arazoak dituela ikus daiteke argi eta garbi. 

Esan beharra dago, gurasoek haurrari zerbait gertatzen zitzaiola konturatu zirela haien semeak zazpi urtekin bere buruaz beste egingo zuela mehatxu egin zienean. Hori ez baita portaera arrunta zazpi urteko haur batengan.

Hurrengoko egunean aurkezlea hospital batera doa eta TDAH-aren espezialista batekin hitz egiten du. Honek TDAH trastornoa populazioaren %5 eta %8 artean jasaten duela dio eta era askotako tratamenduak daudela.


Bertan dagoela beste hainbat kasu ezagutuko ditu Louisek, baina ondorengoko egunetan egingo ditudan argitalpenetan emango dut horien berri.

TDAH

Gaurkoan azken urte hauetan gero eta gehiago entzun den TDAH-aren inguruan hainbat bideo eta gauza argitaratuko ditut blog honetan.

TDAH (trastorno por déficit de atención e hiperactividad) esan nahi du.
Trastorno honetan bai faktore genetikoek bai ingurunekoek dute eragina. Aipatzekoa da, portaeraren desoreka hau haurrengan detektatzen dela, batez ere zazpi urteko aurrerakoengan. Hala ere, batzuetan kasua berea izanda adin txikiagotik detektatu daiteke. Gaitz hau duten haurrek asko mugitu egiten dira, arazoak izaten dituzte atentzioa jartzeko, eta oso inpulsiboak dira. Bestalde, TDHA haur bakoitzarengan eragin desberdina duela jakitea garrantzizkoa da.


Haur hauek normalizatzeko tratamenduak daude eta kasu gehienetan botikak erabiltzen dira, baita berhezkuntza pedagogikoa eta gurasoen entrenamendua haurren portaerak manejatzeko ere.

Honen inguruan informazio ugari dago sareetan, hala ere, nire ustez, webgune interesgarrietako batzuk ondorengoak dira:


Hemen usten dizuet informazio gehiago jaso dezazuen!

2012/11/01

Aurkezpena

Blog honi hasiera emateko hainbat informazio jarriko dut haur hauen inguruan (arazo psikiatrikoak dituztenak) zerbait gehiegoren berri izateko.

Lehenik eta behin, ZER DA edo zeri deitzen diogu gaixotasun psikiatrikoa?


Gaixotasnu psikiatrikoa portaera normal baten neurriz kanpoko modu bat dela esan daiteke. Gaixotasun hauek betidanik izan ditugu gurekin eta hainbat lanek diotenez, gure gizartearen %10ak jasaten ditu, eta edozein adinetan du eragina. Hainbat motako gaixotasun psikiatrikoak daude, batzuek, gure ingurugiroan oso ohikoak edo entzunak ditugu: estresa esaterako.

Nik blog honetan haurrei eragiten dieten gaixotasun psikiatrikoez arituko naiz, ikusitako eta deigarriak iruditu zaizkidan bideoak eskegiko ditut, ez gai honen aditutzat,soilik gaia interesgarria iruditzen zaidalako.