2012/11/21

Nola identifikatu TDAH eta kausak

Bideo hauetan haurren psikiatrian ohiukoena den trastornoaz hitz egiten da, denok iada ezagutzen dugun TDAH-a.

Denoi sortzen zaigun galderetako bat TDAH-a entzuten dugunean ondorengoa da: Zelan jakin dezakegu gure seme-alabek TDAH-a duten ala ez?
Lehenik eta behin, sortzen diren sintomak ( atentziorik ez jartzea, oso inpultsiboa izatea...) epe luzean gertatu behar dira, 6 hilabetetan gutxienez. Gainera, sintoma horiek haurrak zazpi urte bete baino lehenago agertu beharra daukate gutxi gorabehera. Sintomak eszenario desberdinetan agertu behar dira normalean, adibidez, eskolan zein etxean. Bestalde, aipatutako ezaugarriez gain, alterazioak egon behar dira haurraren funtzionamendu pskosozialean eta eskolarrean.

Ezaugarri hauek TDAH duten haurrengan gainerako haurrengain baino frekuentzia eta intentzitate handiagoan agertzen dira.


Lehenengo bideo honetan TDAH haurrengan nola identifikatu daitekeen azaltzen du bideo horretan agertzen den psikiatrak.


 

Bideo hau aurrekoaren jarraipena da eta bertan, TDAH-aren kausak azaltzen dira.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario