2012/11/19

TDAH-aren inguruan ikusitako erreportaiaren HAUSNARKETA

Ikusitako erreportai honek asko harritu nau. Ez nuen TDAH-aren hainbeste berririk inoiz izan, teoria hutsaren hainbat kontzeptu ezagunak nituen baina, ez nuen horrelako kasu berezirik inoiz nire begiekin ikusi. Oso erreportai ona iruditzen zait. Izan ere, jende askok ez du ezagutzen horrelako kasurik eta horrelako familiak daudenik eta gure herritik ez hain urrun. Horregatik, bideo hauek azalpen oso egokiak iruditzen zaizkit haur hauei eguneroko bizitzan gertatzen zaiena islatzeko. Gainera, normalean gizarteak horrelako gaiez ez aritzea nahigo du, azken finean gaixotasun batez aritzen baikara eta gai "tabu"tzat har dezakegu.
Bestalde esan beharra dago, oso bailienteak iruditzen zaizkidala bertan agertutako familiak, gaiaz normaltasun osoz aritzen direlako eta haien seme-alabei gertatzen zaien guztia grabatzen eta emititzen utzi dutelako.

Beraz, nire ustez, gai oso interesgarria da munduari horrelako gaixotasunez berri emateko eta gainerako familiei jakinarazteko (bai familia horietan horrelako kasu bat izan edo ez), gaur egungo sendagaien bidez horrelako haurren portaera edota jarrera eraldatu daitekeela eta pixkanaka-pixakana normaltasunez aritu daitezkeela.



No hay comentarios:

Publicar un comentario