2012/11/08

TDAH-aren kasuak 1/4

Aurreko argitalpenarekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zait duela pare bat egunetan  ikusitako hainbat bideo. Bideo hauek Louis Theroux aurkezle eta inbestigatzaile amerrikarrak egiten ditu eta oraingoan, amerikan dauden eta gaixotasun psikiatrikoak dituzten haur medikatuez aritzen da. Esan beharra dago,  hemen agertzen diren ume askok TDAH trastornoa daukatela.

Argitalpen bakoitzean bideo bat jarriko dut, nahiko luzeak baitira. Gainera ingelesez daude eta komentario bat egingo dut euskeraz denek uler dezazuen.

Hemen doa lehena!

Louis Theroux ameriketako institutu psikiatriko batera doa eta bertan, haur baten kasua eta haurra bera ezagutzen ditu. Haur honek hamar urte ditu eta TDAH trastornoa du. Askotan atentzio fatal ikusten zaio eta oso inpulsiboa da. Haurrak berak aitortzen du sendagaia hartzen duenetik kontzentrazio arazoak murriztu zaizkiola eta gero eta gutxiagotan izaten dituela iskanbilak eskolan. Bere garapena harritzekoa izan da. Kasu hau hobeto aztertzeko aurkezlea haurraren etxera joaten da egun batzuk igarotzera. Bertan aurkezleak zer nolako sendagaiak hartzen dituen haurrak bere portaera hobetzeko aztertzne ditu amarekin batera: Bata kontzentratzea laguntzen diona, bestea inpulsibitatea kontrolatu ahal izateko hartzen duena eta azkenengoa, TDAH duten haurrentzat agintzen dutena. Hala ere, aurkezleari harrigarria iruditzen zaio hain gaztetatik hainbeste "droga" hartu behar izatea. Aipatzekoa da familia horretan denek hartzen dituztela sendagaialak edozertarako, baita txakurrak ere! Louisek eta haurrak izanten duten elkarrizketan haurrak aitortzen du horrela izatea gustuko duela, berezia egiten baitio. Haurra sozializatzeko arazoak dituela ikus daiteke argi eta garbi. 

Esan beharra dago, gurasoek haurrari zerbait gertatzen zitzaiola konturatu zirela haien semeak zazpi urtekin bere buruaz beste egingo zuela mehatxu egin zienean. Hori ez baita portaera arrunta zazpi urteko haur batengan.

Hurrengoko egunean aurkezlea hospital batera doa eta TDAH-aren espezialista batekin hitz egiten du. Honek TDAH trastornoa populazioaren %5 eta %8 artean jasaten duela dio eta era askotako tratamenduak daudela.


Bertan dagoela beste hainbat kasu ezagutuko ditu Louisek, baina ondorengoko egunetan egingo ditudan argitalpenetan emango dut horien berri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario