2012/11/11

TDAH kasuak 2/4




Bideo honetan Louis Theroux ospitale psikiatriko batean dago eta irakaslea klaseak ematen dagoen gelara sartzen da. Bertan haur bat aurkitzen du. Haur honek TDAH du ere, baina horretaz gain, jolasean aritzen denean arazoak ditu. Izan ere, ez daki jolasetara galtzen, haserretu egiten da, gauzak botatzen ditu edota mahaiaren azpian ezkutatzen da, hainbat sentzazio txar azaleratuz: amorrua, tristura, gorrotoa etab. Haur honek oraindik ez ditu 8 urte bete eta TDAH trastornoa duela aurkitu diote eta pertsona helduagoen medikazioa hartzen du.

Aurreko bideoan agertutako haurrarekin jarraituz, Louisek etxe horretan igarotzen duen lehen goiza nahiko gogorra izaten da. Haurrak ez du nahi dutxan sartu eskolara joateko eta iskanbila sortzen da bere amarekin.
Aipatzekoa da amak lana utzi behar izan duela bere semearekin denbora gehiago pasatu ahal izateko, haurra ezin da bakarrik geratu, gurasoek beldur diote zerbait gertatu izanaz. Oso zaila egiten zaie gurasoei bere semeak hainbeste portaera desberdinetatik momentu batetik bestera aldatzea eta ez diela maite edo gorrotoa diela esatea.

Galtzeko arazoak izaten dituen haurrari dagokionez, esan beharra dago, beste motako  arazoak dituela ere. Kasu honetan, ez ditu zapatilak jantzi nahi. TDAH izaten dituzten haurrek batzuek estu edo apretatzen dioten gauzei beldurra diete eta agobiaturik egoten dira. Haur honen kasu hobeto ulertzeko Louis aurkezlea haien etxera joaten da eta berak zer gertatzen den galtzen duen bakoitzean froga egiten du. Haurra oihuka, eserlekuaren atzean ezkutatu, buruan kolpeak ematen jarri da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario