2012/12/02

Estresa:eskola porrotarekin harreman estua. Eskolaz gain beste proposamenik?

Haurren estresaren inguruan azaldutako guztiaren ondorioz, ikusi dezakegu haurrak gehien bat eskolaren ingururuko gauzengatik estresatzen direla. Honek haurrak eskolara joan nahi ez izatea eragiten du, eskolan landutakoaren inguruko interesa galtzen dute eta azken finean, eskola porrotaren eragile handi bat izan daitekeela adierazi dezkageku.

Honekin loturik, gaur egungo hezkuntza sistemarekin bat ez datozen hainbat guraso mugitzen hasi egin dira, irakasle edo pedagogo batzuekin batera. Pertsona hauek, esan dudan bezala, ez dute nahi haien seme- alabek gaur egungo hezkuntza sisteman sartzea, haurrek  ez baitute haien haurtzaroa disfrutatzen eta momentu oro agobiaturik sentitzen dira hainbeste etxekolan, azterketa etab.ekin.
Hau ikusirik hainbat guraso, irakasle etab osatutako elkarteak sortuz joan dira, beste ikasteko era bat proposatuz.

Honetako elkarte bat KORTIÑE du izena. Berangon kokatuta dago eta 12 urte luze ondoren sortutako proiektua da. 



Kortiñe ingurune hezitzailea da. Elkarbizitzaren bizimoldatze etengabea dago bere eginkizun hezitzailearen oinarria, eta honetan, testuingiru desberdinak antolatzen dira, elkarbizitzak sortzen dituen egoerak egokitzeko. Kortiñeren oinarrian, maitasuna, errespetua, askatasuna daude eta honen mugak, norberaren garapenak eskatzen duen elkarbizitzak ezartzen ditu. Kortiñe ikasketa teorietatik abiatzen da, zeinetan ikasten dena bizitzak berak dakartzanaren arabera ikasten den, irakaskuntzaren teoriek diotenetik at. Kortiñen ikasteko sortzen den testuingurua zuzendugabea eta ez instruktiboa da.

Hemen usten dizuet Kortiñeren weba informazio gehiago jaso dezazuen!



Kortiñe ez da eskola librea proposatzen duen bakarra. Munduan zehar horrelako hainbat eta hainbat sortzen ari dira apurka apurka. Hona hemen dokumental interesgarri bat:



No hay comentarios:

Publicar un comentario