2012/11/25

Haurren estresa

TDAH-a azaltzearekin amaitu dudanez, interesgarria iruditzen zaidan beste gai batez arituko naiz hurrengo egunetan: HAURREN ESTRESA.


Baina zer da haurren estresa?

Erreakzioen multzo bat da, bai alderdi psikologikoan zein biologikoan eragina dutenak. Erreaskzio hauek haurrak ezin kontrola dezakeen egoerengatik sortzen dira, eta haren oreka orokorra asaldatzen dute.


Zergatik dute haurrek estresa?

Haurtzaroa aldaketen, adaptazioen, etab-en oinarritzen den denboraldia edo etapa da. Haurrak egoera berriei aurre egin behar diote etapa batetik bestera igaro daitezen. Egoera berri horiek dira haurrari antsietatea eta tentsioa sortzen dizkiotenak eta haurrek jarrera desberdina izatera eragiten dutenak. Haurren estresaren erreakzioa eragingo duten faktoreak ondorengoak dira:

  • Haurrari estresatzen dioten estimulu edo efektuak.
  • Haurrek estresa eragiten dieten efektu edo estimulu horiengan duten pertzepzioa. Hau da, haurra estimulu horien aurka jartzea ez dela kapaz sentiarazten du.
  • Haurraren portaera egoera estresatuen aurrean.
  • Eskolako jardueretan, erlazio sozial edo familiarrean, ongizate fisiko eta emozionalean duen inpoaktua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario